Epaimahaiaren ustez, «ikerketa sakon batetik abiatuta, gizartearen sentsibilitatea hunkitzen duen gai baten inguruko hausnarketarako gonbidapena egiten baitu saiakerak». Modu berean, «lan honek memoria historikoa berreskuratzeari balioa ematen diola» onartzen dute, «isildutako iraganari sarbidea emanez».
Mikelarenarekin batera, gaztelerazko literatur lanen ilustrazio atalean Mikel Casal donostiarra saritu dute, Así es la dictadura lanarengatik.
Euskarazko saiakerako saria Mitxelko Urangari eman diote, Tartaroa. Mina, boterea eta egia (Pamiela) lanagatik eta Uxue Alberdik jaso du haur eta gazte literaturakoa, Besarkada lanagatik (Elkar).
Sarien garrantzia azpimarratu du Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Gaztedia sailburu ordeak, eta sariak epaimahai profesionalek ematen dituztela nabarmendu du. Datorren astean aurkeztuko dituzte gainontzeko sariak, eta azaroaren 17an egingo sari banaketa Donostiako San Telmo museoan.