Mozart-en 'Enpresaria' Antzerki musikala lehen aldiz euskaraz urriaren 15ean Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 11a, 08:25

Larunbat arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxean

Enpresaria, Wolfang Amadeus Mozart musikari handiak konposatutako antzerki musikala lehen aldiz euskaraz ikusgai izanen da urriaren 15ean, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 10 euro gostako da.

 

Ariadna Martinez, Iker Bengotxea, Ainhoa Franco, Mikel Berraondo eta Izaskun Zurutuza dira antzezlan honetako aktoreak, Rinaldo Zhok zuzendari musikalaren eta Alejandro Aranda eszena zuzendariaren aginduetara.

 

Enpresaria

Xoxik ez duen opera enpresari batek eta bere libretisa setatiak enkargu bat jaso dute: lau egunetan opera bat sortu eta estreinatzea. Horretarako, partitura zaharrak birziklatu, bertze opera batzuen testuak egokitu eta, batez ere, primadonna papera lortzeko edozer gauza egiteko prest dauden eta ezinikusi diren bi diba elkartzea izanen da haien erronka.

Gaizkiulertuek, intrigek, haserreek eta azpikeriek Giovanni Battista Casti eta Johann Gottilieb-en liburuxketan oinarritutako istorioa kolorez beteko dute, Wolfanf Amadeus Mozarten eta Antonio Salieri bere aurkariaren musikazlagunduta.

“Enpresaria”, Imanol Janices-ek euskarara itzulitako familia guztiarentzako obra bat da, eta euskaraz estreinaldi mundiala izanen du Lesakn. Obra komiko honetan, lirikaren mundu lehiakorrean kuxkuxeatzera gonbidatzen dituzte ikusleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun