Bortzirietako 10 eta 16 urteko neska-mutikoek parte hartu dute Txiki Chef lehiaketa honetan, 58 taldetan banatuak. Lehenbizi bakoitzak bere ikastetxean egin zituen Martikoren produkturen bat izan behar zuten errezetak eta lehen galbahera pasatuta, zortzi talde lehiatu ziren urriaren 7ko finalean, Donostiako Basque Culinary Center famatuaren sukaldetan. Han, ikastetxeko irakasleak eta Martikoko langileak izan zituzten laguntzaile platerak prestatzeko.
Urduri, baina giro ederrean prestatu zituzten beraien errezetak, baina kategoria bakoitzeko (10-14 urte artekoak alde batetik eta 14-16koak bertzetik) talde bakarrak lortu zuen lehen saria, Basque Culinary Center-eko sukaldaritza ikastaro bat, hain zuzen. Etorkizunean chef handiak izatearekin amesten dutenen ametsa berte zen horrela.