Lehen urteurrena ospatuko du urriaren 8an Goldatz Berako Emakume Talde feministak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urriaren 7a

Goldatz emakume feminista taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu urte honetan.

Larunbat eguerdian solasaldia, bazkari begetarianoa eta triki-poteoa izanen dituzte

Goldatz Berako Emakume Talde feministak lehen urtea beteko du eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu urriaren 8rako.

 

Larunbat eguerdiko 12etan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek Euskara eta feminismoa bidaide solasaldia eskainiko dute Altzateko Merkatu Plazan (euria eginen balu, Beralandetan).

14:30ean bazkari begetarianoa eskainiko dute Gure Txokoa elkartean. Bazkalondoan triki-poteoa eginen dute herrian barna. 20:00etatik aitzinera Mice eta Anariren eskutik kontzertuak izanen dira Katakuko terrazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun