Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldea urriaren 10ean bilduko da

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 7a

Haurdunaldia, jaiotza eta edoskitzearen lehenengo egunak gaia landuko dute astelehenean 17:00etan Beralandetan

Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldearen hurrengo bilera urriaren 10ean, astelehena 17:00etan eginen dute Beralandetan. Nola hasi elikadura osagarriarekin bularra ematen dudan bitartean? galderari erantzuna ematen saiatuko dira. Bilera irekiak eta doakoak dira, interesa dutenentzat eta haurrak ere ongietorriak dira.

Hurrengo bilera azaroaren 14an, astelehena 17:00etan, eginen dute Beralandetan. Edoskitzea eta lana. Erronka berria hazieran gaia landuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun