Urriaren 22an, Iruñeko Euskokultur mintegian, Dantza, tradizioa edo modernitatea? eta Dantza federazio baten etorkizuneko erronkak izanen dituzte solasgai.
Urriaren 29an, berriz ere Berako Gure Txokoa elkartearen egoitzan izanen dira hitzaldiak. 12:00etan Dantza eta erlijioa eta 16:00etan, Musika zuzenean edo grabatua?.