Berari 7.605,87 euro gastu arruntengatik emanen zaio (suhiltzaileen eta ibilgailuen istripu aseguruak, gastu arruntak eta babeserako bi galtza pare erostea motozerra erabiltzeko) eta 14.160 euro beharrezko inbertsioengatik (2 ate erostea eta haietan errotuluak paratzea);
Goizuetari 20.537,22 euro gastu arruntengatik (istripu aseguruak eta bi txartel berezi eskuratzea, esku hartzeko zenbait material erostea eta gastu arruntak) eta 14.377,47 euro beharrezko eta ofiziozko inbertsioengatik (Gobernuak utzitako anbulantziarako ezinbesteko ekipamendua, basorako txalekoak eta kaskoak erostea eta 3 talki erostea); Leitzari 17.350,22 euro gastu arruntengatik (istripu aseguruak, 3 txartel berezia eskuratzea, baita lanerako ekipamendua ere eta gastu arruntak), 6.937,02 euro beharrezko eta ofiziozko inbertsioengatik (motoponpa eramangarria erostea eta 3 talki erostea) eta Lesakari, 19.211,84 euro gastu arruntengatik (istripua aseguruak eta 18 moldatzaile kaskoko kopeta-argietarako, 2 txartel berezi eskuratzea, ekipamendua eta suteen kontrako biltontzia tokiz aldatzeko gastua eta gastu arruntak) eta 5.685 euro beharrezko inbertsioengatik (norbera babesteko ekipo bat erostea boluntario berriarentzat, 14 linterna erostea eta 4 talki erostea).