Berako XXIV. Mendi Bizikleta ibilaldia irailaren 25ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 22a

Futbol zelaian obretan ari direnez, aurten irteera eta helmuga Iamotenean izanen dira.

Nagusiek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 35 eta 20 kilometrokoak eta 14 urtez beheitikoak Postasetik Iamotenearaino joanen dira 

Irailaren 25ean, Gure Txokoa elkarteak antolatutako Berako XXIII. mendi bizikleta ibilaldia eginen da, 10:00etan hasita. Matzada futbol zelaia obretan dagoenez, irteera-helmuga puntua Iamotenean izanen da. Haurren probarako igande goizeko 9etatik 9:30era emanen da izena Iamotenean (gurasoen autorizazioa behar da) eta helduen izen emateak 9tatik 10ak arte. 

 

Helduek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 35 kilometrokoa luzeena, 1.100 metroko desnibelarekin eta Manttale izanen duena punturik altuena (359 metro); eta 20 kilometrokoa laburrena, 500 metroko desnibelarekin eta Ibardin punturik altuena (330 metro). Federatuek eta Gure Txokoako bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute izen ematean eta federatu gabekoek eta Gure Txokoako bazkide ez direnek 10 euro.

Ibilbide ttikia ere izanen da, 14 urtez beheitiko neska-mutikoei zuzendua, Postas eta Bera artean (10 km). Hauek 5 euro ordaindu beharko dituzte izen ematean eta gurasoen baimena aurkeztu beharko dute edo gurasoetakoren batek lagunduta parte hartu.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun