Illekuetako bestak asteburuan ospatuko dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 15a

Larunbat eguerdiko txupinazoaren ondotik, herri kirol apustua izanen da aurten ere.

Larunbateko bazkaria nahi duen guziari irekia dela azpimarratu dute auzotarrek

Illekuetako bestak ekitaldiz gainezka datoz asteburu honetan. Bereziena, larunbat arratsaldean eskainiko den Tío Teronen semeak dantza taldearen FreshCool ikuskizuna izanen da, baina bertze hainbat izanen dira.

 

LARUNBATA, IRAILAK 17

• 12:00 Auzoko besten hasierako altxaferua botako da Konpane zubitik. Ondotikan Erraldoiak eta Buruhadiak aterako dira, trikitixak eta gaiteroak lagundurik.

• 13:00 Herri kirol apustua.

• 14:30 Illekuetako karrikan bazkaria, nahi duen guziari zabalik (auzoko nahiz kanpoko). 20 euro.

            - Salda.

            - Piperrada.

            - Zikiroa.

            - Gasna.

            - Kafe eta txupito.

• 18:00 Mus txapelketa.

• 19:00 Dantza ikuskizuna, Tío Teronen semeak. Altzateko plaza berrian.

• 20:00 Kalejira.

• 20:30 Zezensuskoa.

• 21:00 Musika. Agerralderekin.

 

IGANDEA, irailak 18

• 12.00 Auzo Meza Idigotian.

• 12.00 Illekuetako ka­rrikan, haurrentzako marrazki lehiaketa. Pinturak haurrak eka­rriko dituzte. Komisioak papera jarriko du.

• 16.00 Haurrentzako jokoak.

• 19.00 Gure Txokoa Dantza Taldearen emanaldia.

• 20.00 Bera kantari.

• 20.30 Pintxo dastaketa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun