Lesakako Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko irailaren 14a

Bi ibilbide ikusgarri izanen dituzte aukeran txirrindulazaleek.

Bi ibilbide dituzte aukeran txirrindulariek, 42 eta 28 kilometrokoak

Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldiak bi ibilbide eskainiko ditu aukeran igandean: 42 kilometro luze eta 1.800 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro luze eta 1.000 metroko desnibelekoa laburrena. 

 

Irailaren 18an, igande goizeko 9etan abiatuko dira txirrindulariak eta 07:30etik 08:45era izanen dute izen emateko aukera. Igandean izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dute federatuek eta 25 euro federatu gabekoek  (egun horretarako asegurua barne). Aitzinetik www.kirolprobak.com webgunearen bitartez eginez gero, 13 eta 17 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren. Beti Gazteko bazkide federatuek 10 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabekoek 14 euro.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun