2016 Bidea egitasmoari harrera egin diote Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 13a, 11:28

Antzezlan batekin harrera egin zieten Beran 2016 Bidea egiten ari diren ibiltariei.

Oiartzun eta Sara lotu zuten ibiltariek irailaren 11n eta Beran eta Alkaiagan antzerki eta dantzekin egin zieten harrera 

Euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute Donostia 2016 Kultur Hiriburua egitarauaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Club Vasco de Camping elkarteak antolatutako 2016 Bidea egitasmoan. Igandero, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatzen ari den ibilbidea da 2016 bidea. 

 

Martxoaren 27an abiatu zen (Donostia-Zarautz) eta urriaren 30ean bukatzekoa da (Pasaia-Donostia), ia 600 kilometro egin ondotik. Igande honetan, Oiartzun eta Sara arteko bidea egin dute. Bortzirietan harrera egiteko, antzezlana eskaini zieten Barojatarren Itzea etxe inguruan eta Lesakako ezpatadantzariek dantza San Miguel zubian.

Irailaren 17an Sara eta Zugarramurdi arteko bidea eginen dute eta irailaren 25eanUrdazubi eta Kanbo artekoa.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun