Beran ikusgai izanen da Bidasoko Trenbidearen mendeurreneko erakusketa

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 13a, 07:42
Berriz ere Bortzirietara bueltatuko da egunotan erakusketa.

Irailaren 13tik 20ra Kultur Etxean bisita daiteke eta gero Igantzira eramanen dute

Lesakan abiatu eta Etxalar, Donamaria, Doneztebe eta Eratsungo geltokietan geldialdiak egin ondotik, berriz ere Bortzirietara etorriko da Bidasoko Trenbidearen mendeurrenaren inguruan antolatu den erakusketa. Zehazki, Berako Kultur Etxean irailaren 13tik 20ra dago ikusgai eta Igantzin besten aitzineko asteburuan, irailaren 23tik 25era egonen da ikusgai. Hemendik, Sunbillarako bidea hartuko du, irailaren 27tik urriaren 11ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun