Urritzokietako bestak ospatuko dituzte egunotan Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 13a, 07:29
Igandeko Asauaren ondotik jokoak izanen dituzte Urritzokietan.

Irailaren 14an ospatuko dute Santa Krutz eguna eta igandean ere izanen dira ekitaldiak 

Etxalarko Urritzokieta auzoan Santa Krutz bestak ospatuko dituzte. Irailaren 14an, asteazkenean da Santa Krutz eguna eta zenbait ekitaldi antolatu dituzte, baina beti bezala, ondoko iganderako ere utzi dituzte bertze batzuk.

 

Irailak 14, asteazkena

• 11:00etan txupinazoa Sainduneko zubian.

• 12:00etan meza Santa Krutz ermitan. Ondotik auzotarrek eskainitako hamaiketakoa.

• 18:00etan txokolatada Sainduneko zubian hurbiltzen diren guztientzat.

• 21:00etan zingar jatea auzotarrentzat Sainduneko zubian.

 

Irailak 18, igandea

• 12:00etan meza Santa Krutz ermitan.

• Ondotik trikitilarien kalejira auzoan barna.

• 14:00etan asaua Sainduneko zubian. Ondotik mus eta partxisa.

• 17:30ean jokoak.

• 18:30ean erromeria Elizagoien Ahizpen eskutik­.

• 21:00etan afaria. Afalondoan trikitilariak.

 

Irailak 21, astelehena

• 09:00etan gosaria antolatzaileek. Karpa desmontatu eta zubi ingurua txukuntzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun