Erromeri dantzak ikasteko aukera izanen dute helduek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 12a, 07:51

Urritik ekainera eskainiko den ikastarorako irailaren 20a baino lehen eman behar da izena

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldearen eskutik, helduek erromeri dantzak ikasteko ikastaroa izanen da ikasturte honetan Lesakan. Interesatuek irailaren 20ra bitarte eman dezakete izena Mendegia harategian.

Urritik ekainera eskainiko dute ikastaroa, astelehenetan 18:30etik 20:00etara (tokia aurrerago zehaztuko da). Ikastaroaren prezioa, hiruhilabetero 50 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun