Zehazki, sesta eman ondotik, 12. zenbakiko postuaren lizitazio-prezioa 2.015 eurotan gelditu da eta 21. postuarena 2.595 eurotan.
Honela, irailaren 13an, heldu den astearte arratsaldeko 7etan izanen da berriz ere sesta emandako bi postu horiengatik enkantean lehiatzeko aukera eta hutsean gelditutako postuak ere sartuko dira bigarren enkante honetan ere. 13. Postuaren hasierako prezioa 1.425 eurokoa da, 15 eta 19. Postuena 900 euro eta 16, 17 eta 18. Postuena 700 euro.