Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldea irailaren 12an bilduko da

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 9a

Haurdunaldia, jaiotza eta edoskitzearen lehenengo egunak gaia landuko dute astelehenean 17:00etan Beralandetan

Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldearen hurrengo bilera irailaren 12an astelehenean 17:00etan eginen dute Beralandetan. Haurdunaldia, Jaiotza eta Edoskitzearen lehenengo egunak gaia landuko dute. Bilera irekiak eta doakoak dira, interesa dutenentzat eta haurrak ere ongietorriak dira.

 

Datozen bilerak

Heldu den astelehenekoaren ondotik, udazken honetarako bertze bi bilera ere iragarri ditu Berako taldeak.

Urriaren 10ean, astelehena 17:00etan, Nola hasi elikadura osagarriarekin bularra ematen dudan bitartean? galderari erantzuna ematen saiatuko dira.

Azaroaren 14an, astelehena 17:00etan, Edoskitzea eta lana. Erronka berria hazieran gaia landuko dute.

Bilera guztiak Beralandetan izanen dira, irekiak eta doakoak. Aipatu bezala, haurrak ere ongietorriak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun