Eguzkialdea auzoko bestak irailaren 3an izanen dira

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 2a, 07:05

Seigarren urtez antolatu dituzte Eguzkialdeko bestak. Ohikoa denez, Donato Larretxea ariko da aizkoran.

Felix Etxeberria eta Donato Larretxea aizkoran ariko dira

Hondarreko urteetan bezala, irailaren lehenbiziko larunbaterako besta eguna antolatu dute Eguzkialdeko auzotarrek. Herri kirolak, auzotarren bazkaria eta dantzaldia izanen dituzte.

 

Eguzkialdeko bestak antolatzen dituzten seigarren urtea da aurtengoa. Irailaren 3an, 12:00etan altxaferoa botako dute. Ondotik, herri kirol saio ederra izanen da, aizkoran, arpanean eta sokatiran ariko dira. Aizkolarien artean, Donato Larretxea eta Felix Etxeberriak eskainiko dute erakutaldia.  Sokatiran berriz,  sortzez auzota­rrak direnak, kanpotik auzora bizitzera etorri­ direnen aurka ariko dira. 14:00etan bazkaria izanen da eta joan nahi dutenek herriko ostatuetan txartelak salgai dituzte. Eguna borobiltzeko, bazkalondoan, Beñat Mitxelena herriko musikariarekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun