Arantzako Guraso Elkarteak egin ditu deialdiak. Sukaldariari dagokionez, euskalduna izan behar du eta sukaldean eskarmentua duena. Elikagai manipulatzaile agiria izatea ere eskatu du Guraso Elkarteak eta 09:00etatik 15:00etara izanen litzateke bere lan ordutegia, oraingoz urritik abendura arte.
Zaintzaileak ere euskalduna izan behar du eta honek ere elikagai manipulatzaile agiria eduki beharko du. 12:40tik 14:20ra lanean aritzeko izanen da, urritik maiatzera.