Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa abuztuaren 15ean jokatuko da Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2016ko abuztuaren 12a

Hamar aizkolari arituko dira, urriaren 2an Etxarri Aranatzen jokatuko den finaleko bortz txartelen bila

Abuztuaren 15ean, astelehen arratsaldeko 6etan jokatuko dute Etxalarko pilotalekuan Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa. Hamar aizkolari ariko dira lehian, urriaren 2an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalerako bortz txartelen bila.

Berako Oihan Larretxea, Zubietako Mieltxo Mindegia eta Mikel Indakotxea, Leitzako Eneko Saralegi, Beintza-Labaiengo Miguel Angel Etxeberria eta Zigako Joxean Etxeberria izanen dira eskualdeko ordezkariak, sei guztira. Beraiekin batera, Etxarri Aranazko Goizeder Beltza eta Juan Jose Erdozia, Dorraoko Iban Resano eta Arostegiko Oier Kañamares ariko dira. Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu beharko dituzte.

Manolo Kañamaresek eta Xabier Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki dute, ondorioz maila galduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun