Bidasoko Trenbidearen mendeurrenaren erakusketa Etxalarren ikusgai izanen da egunotan

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 5a, 09:38

Bidasoko Trenbidearen inguruko hainbat jakingarri ageri dira erakusketan.

Abuztuaren 5etik 12ra Etxalarko Kultur Etxean

Abuztuaren 5tik 12ra gure eskualdean hain ezaguna zen Bidasoko Trenaren edo Tren txikitoaren mendeurrenaren erakusketa eskainiko da Etxalarko Kultur Etxean. Aurten trenbidea abiatu zela mendeurrena bete da eta 60 urte azken bidaia egin zuenetik, eta erakusketa tren honekin harremana zuten herrietan jarriko da. 

 

Erakusketan gauza desberdinak ikusteko aukera izanen da; maketak, dokumentazioa, treneko tresneria eta abar… Ortziral, astearte, asteazken eta ortzegunean 17:00etatik 20:00etara izanen da eta larunbat, igande eta astelehenean 10:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun