Asteburuan zerratu duten kukaña berriz ere jartzen hasi dira Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko abuztuaren 1a

Berako kukaña zerratu dute ezezagun batzuk asteburuan.

Bestak hasteko “ekintza” egin dute ezezagun batzuk ortziral arratsean. Hain zuzen, bestetarako erakargarri polita den eta haur nahiz gaztetxoek aunitz erabiltzen duten kukaña zerrarekin mozteko ideia izan dute. Udala berriz ere jartzeko lanean ari da. Josu Iratzoki alkateak aipatu digunez, «benetan penagarria da honelako jende batek haurrek hainbertze eskertzen duten ekitaldi bat hondatu nahi izatea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun