Orain ikusi behar udazkenean nabari den udaberrian erreginekin egin den lan hau. Udazkenean bertze bilera bat eginen da sasoi horretan zein neurri hartu erabakitzeko.
Udazkenean bertze bilera bat eginen dute Udalak eta erlezainek, zein neurri hartu erabakitzeko
Liztor beltzak edo asiarrak bertako erle eta ingurugiroan egiten duen kaltea ikusirik eta arazoari aurre egiteko Berako udalak bertako 15 erlezainen artean tranpak eta liztorrak erakartzeko likidoa banatu zuen. Berriki erlezain hauekin bilkura egin da, lortutako emaitzak aztertu, baloratu eta aitzinera begira hartu daitezkeen neurriak eztabaidatzeko. Tranpen kasuan emaitza aski onak lortu dira, apiriletik ekaina arte 3.845 liztor harrapatu dira Bera inguruan, hauetako gehienak edo ia denak erreginak.
Orain ikusi behar udazkenean nabari den udaberrian erreginekin egin den lan hau. Udazkenean bertze bilera bat eginen da sasoi horretan zein neurri hartu erabakitzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.