Lesakako XIII. Rallysprinta uztailaren 23an eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko uztailaren 21a

2007an egin zen azken Rallysprinta Agiñan.

Goizean ibilgailuak ikusteko aukera izanen da frontoiko aparkalekuan eta 13:00etan abiatuko da lehen partehartzailea Agiñako bidean

Larunbat honetan, uztailak 23, eginen da Lesakako hamahirugarren Rallysprint auto lasterketa, Agiñako errepidean. Ilargi Sport eskuderiak, Nafarroako Automobilismo Federazioarekib batera antolatutako rallya asfalto gaineko Nafarroako Rally txapelketarako, Nafarroako Junior Sariketarako eta Sportech 2016 Openerako baliagarria izanen da.

 

Agiñako errepideko 6,100 eta 15,400 kilometroen artean eginen da auto lasterketa.

Dena den, aitzinetik zenbait kontrol gainditu beharko dituzte autoek. Goizeko 8:00etatik 11:00eara egiaztapen administratiboak eginen dituzte Kasino jatetxean eta 11:30ean hasita egiaztapen teknikoak eginen dituzte Plaza Zaharrean. Ibilgailuen aurkezpena frontoi gibeleko aparkalekuan eginen dute.

Partehartzaileek 9 kilometro eta 300 metroko lau txanda egin beharko dituzte, 6,1 kilometro horretatik San Antonerako tartean, bi joan-etorri eginez (37,2 km denera).

Lehenbiziko partehartzailea 12:15ean abiatuko da aparkalekutik irteera puntura eta 13:00etan abiatuko da lasterketa. Proba bukatutakoan Kasinon argitaratuko dira emaitzak eta 19:30ean hasita eginen dute sari banaketa Plaza Zaharrean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun