Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Kultur programak ekainaren 17tik irailaren 10era musika, dantza eta arteko 41 emanaldi prestatu ditu. Ortzegun, ortzirale eta larunbat guztietan eginen dira Nafarroako 39 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan.
Animal Blues
Animal Blues musika beltza jotzen duen Nafarroako taldea da, bluesa erreferentzia nagusi gisa duena. Taldekideak ondoko hauek dira: Jaime Alvarellos Correcher (ahotsa eta gitarra), Alejandro Mingot (gitarra eta lap steela), Kike Arza (baxua) eta Dani Lizarraga (bateria). Guztiek badute eskarmentua jazz, rock eta soul musikari lanetan. Egun euren lehenengo lan diskografikoaren aurkezpenaren itzulia egiten ari dira: Animal Blues.