20 orduko ikastaroa izanen da, erdia teorikoa eta erdia praktikoa, uretan eta buruko garapenean arazoak dituzten pertsonekin (haurrak bereziki) aritzen diren profesiona, boluntario eta familiei zuzendua dago gehien bat. Matrikulazioa 75 euro gostako da.
Lehen eguneko sarrera eta formakuntza Ana Beatriz Bays, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta fisioterapeutak eskainiko du, abuztuaren 29an, astelehen goiz-arratsaldez.
Hurrengo egunetan arratsaldez bakarrik ariko dira. Abuztuaren 30ean (asteartea), Arreta Goiztiarreko neuroerrehabilitazioa landuko dute Naiara Navarro Nieto fisioterapeutak eta estatu mailan haurren hidroterapian erreferente den Jose Luis Sirerak. Abuztuaren 31n (asteazkena), eskola adineko haurren neuroerrehabilitazioa landuko du Naiara Navarro berak. Irailaren 1ean (ortzeguna), Nafarroako Aspaceko errehabilitazioari buruzko saioa eginen du Berako Uxane zentroan aritzen den Naiara Arriaga fisioterapeutak. Irailaren 2an, neuroerrehabilitazioaren baitan terapeuta okupazionalaren lana azalduko du Rebeca Fernandezek. Horretaz gain, Bortzirietako programaren protokolo aldaketaren proposamena aurkeztuko du Belen Compains, Lesakako Osasun zentruko pediatrak.