Besta eguna igande goizeko 11etan hasiko da gaztelu puzgarri, joko ugari eta gazteentzako tailerrekin.
15:00etan Larretxea anaiek herri kirol erakustaldia eginen dute, harri jasotzea, enbor moztea bertikalean eta etzanean, arpana, txinga-proba eta bertze herri kirolak erakutsiz.
Horretaz gainera, nahi duten denek aukera izanen dute kalesa batean igo eta buelta bat emateko. Ekintza guztiak doan izanen dira.
Azken finean, Ibardingo Merkataritza Elkartetik erraten duten bezala, “egun on bat pasatzeko aitzakia, naturaz gozatu eta Bentetan aurki dezakezun Nafarroa eta Euskal Herriko aukerarik paregabeena, baita gastronomia aldetik ere”.