Horietatik 16 Lesakakoak bertakoak dira (tartean, lehen txanda honetan ari den neska bakarra, Iraia Etxarte) edo Beti Gazteko harrobiko etxalartar eta igantziarrak, badira Bera eta Urrozkoak ere, baina Nafarroa osotik ez ezik, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Errioxa eta Aragoitik etorritakoak ere badira.
Lehenbiziko txanda honetan Jose Mari Pastor zuzendari teknikoa, Pablo Martinez, Javier Parejo, Juan Mari Campo, Alvaro Haro, Mikel Corera, Miguel Sobejano, baita Xabi Etxenike lesakarra ere.
Chus Rodriguezek eskerrak eman dizkie aurten ere bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Aurtengoan, baloreetan hezitzeko ekintzak ere egiten dituzte, bere garaian futbol jokalari eta entrenatzaile profesionala izan ondotik, gaur egun epaile den Felipe Martinez Quirogak futbolaren arau berriak azalduko dizkie eta Iruñeko Anfaseko talde baten bisita ere izanen dute, igande eguerdian Harriondoan eginen den itxiera ekitaldiaren aitzinetik.
Heldu den astean, 9-10 urteko neska-mutikoak etorriko dira, 60 inguru. Horietatik 14 Lesakakoak izanen dira.