Zuri-gorriz jantzitako asteburu luzea aurretik

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 8a, 09:57

Gosariaren ondotik danborrak gogoz astinduko dituzte peƱek eguerdira arte.

Ortziralean peñak, larunbatean haurrak eta igandean bikoteak izanen dira protagonista Lesakan

Uztailaren 6an lehertu zen bestak igandera arte izanen du segida Lesakan. Ortziralean Peñen egun handia ospatuko dute, umorea eta besta giroa karriketan barna zabalduz. Peñek gosarian indarrak ongi hartuta, danborrak astinduko dituzte eta arratsaldean, Peñen jeitsiera izanen da ekitaldi nagusia. Larunbatean berriz, haurren eguna ospatuko dute eta igandean, bestei akabaila emanez, bikoteen eguna izanen da.

UZTAILAK 8, ortziralea

Peñen Eguna

09:00 Peñen gosaria. 10:00 Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin. 11:00 Haurrentzako entzierroa Ote kalea (Igantziko bidea)-Plaza ­Zaharra. 12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 16:30 Plaza Zaharrean haurrentzako ikuskizuna. 18:00 Peñen kontzentrazioa Elutxa Txarangarekin Peñen jeitsierarako. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Trikidantz taldearekin Plaza Zaharrean.

 

UZTAILAK 9, larunbata

Haurren Eguna

10:30 Haur eta gurasoen danborrada Elutxa Txarangak lagunduta. Goizez eta ­arratsaldez Haurrendako ikuskizunak Eltzeta plazan. 12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin. 18:00 Frontoian, esku-pilota partidu profesionalak. 20:00 Herriko taldeen emanaldia Plaza Zaharrean Arratsaldez Elutxa Txaranga kalez kale. Arratsaldez eta gauez Dantzadi taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Atsedenaldian Herriko taldeak arituko dira.

Txosna batzordeak antoaltuta 20:00etan Hamaika borroka, besta bakarra aldarrikapen elektro-poteoa izanen da eta 00:00etatik aitzinera DJ gaua Tirry&Terirekin.

 

UZTAILAK 10, igandea

Bikoteen Eguna

11:30 Andra Mari Zahar Etxeko lorategian Nafarroako jotak Voces navarras taldearen eskutik. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta. 11:30 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Elu­txa Txarangarekin. 16:30 Txorotxaranga haurrendako ikuskizuna Plaza Zaharrean. 18:00 Nafarroako jotak Voces navarras taldearen eskutik. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta. 20:00 Txakaindik jeitsiera, Zortziko doinuarekin Arratsaldez eta gauez Iratzar taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.  03:30 Jai-hilak Elutxa Txarangarekin.

Txona batzordeak antolatuta 22:00etatik aitzinera Umore gaua Oskar Estangarekin. Ondotik playback lehiaketa.

 

Erlazionatuak

San Fermin eguna 2016

Ttipi-Ttapa 2016 uzt 08 None

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun