'Micromundos a lo bestia' erakusketa zabalduko dute Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 6a, 06:53

Uztailaren 8tik 31ra egonen dira ikusgai hameka ilustratzaileren lanak, tartean Maddi Irazoki beratarrarenak

Micromundos a lo bestia izeneko erakusketa zabalduko dute uztailaren 8tik 31ra Berako Kultur Etxean. Berako Kultur Batzordeak eta Udalak antolatutako erakusketak hameka ilustratzaileren lanak biltzen ditu, tartean Maddi Irazoki herritarrarenak. Berekin batera, Pili Aguado, Natalia Albéniz, Aranezio, Mikel Escalera, Alex F, Luisa Jiménez, Amaia Marzabal, Noess, Blanca Quintana eta Angel R. Ganuzaren lanak ikusgai izanen dira.

 

Asteartetik igandera (igande erratsaldez itxia) ikusteko aukera izanen da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun