Elkarrizan boluntario taldeak piztuko du Lesakako Sanferminetako txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 5a, 08:40

San Fermin egunean, Zubigainekoa dantzatuko dute ezpatadantzariek.

Asteazken eguerdiko 12etan botako da lehen suziria, bortz eguneko besta handiari hasiera emanez

Lesakako Sanfermin bestak uztailaren 6tik 10era ospatuko dituzte, beti bezala, uztailaren 6an, asteazken eguerdiko 12:00etan botako den txupinazoarekin. Aurtengoan, Elkarrizan boluntario taldeak izanen du lehen suziria pizteko ardura eta bere izenean, Alfonso Obesok emanen dio hasiera bestari. Ohikoa denez, San Fermin egunean ezpatadanzariak izanen dira protagonista eta Lesakako bestaren irudia den Zubigainekoa dantzatuko dute Onin errekaren bi aldeetan.

 

UZTAILAK 6, asteazkena

Bezpera

12:00 Herriko-Etxetik botako den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo besteei. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien danborradak girotuko dizkigute herriko kaleak euren soinu alaiekin. 17:30 Frontoian, Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia. 20:00 Peña guzien ordezkariak altxaferoa bota ondoren danborrada nagusia abiatuko da, Erraldoi eta Buruhandi, danbor-jole eta soinulari eta Lesakako Bandarekin batera, herri osoari itzulia emanen diote. Gauez dantzaldia Triki ta ke taldearekin.

 

UZTAILAK 7, ortzeguna

San Fermin Eguna

08:30 Ezpata-dantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da. 10:30 Udalbatza bertze agintariekin, Ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herriko etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Onin errekaren bi aldeetan Zubigainekoa. Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aitzinetik. 18:00 Bezperak;  Elizarako eta Elizatik joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Ondotik Ezpata-dan­tzariek mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko dituzte Plaza Zaharrean. 19:30 Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatuta. (Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta Iban Garro. Aurkezlea: Eneko Fernandez. Gaijartzailea: Lesakako Bertso Eskola. Gauez dantzaldia Gabenara taldearekin.

 

UZTAILAK 8, ortziralea

Peñen Eguna

09:00 Peñen gosaria. 10:00 Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin. 11:00 Haurrentzako entzierroa Ote kalea (Igantziko bidea)-Plaza ­Zaharra. 12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 16:30 Plaza Zaharrean haurrentzako ikuskizuna. 18:00 Peñen kontzentrazioa Elutxa Txarangarekin Peñen jeitsierarako. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Trikidantz taldearekin Plaza Zaharrean.

 

UZTAILAK 9, larunbata

Haurren Eguna

10:30 Haur eta gurasoen danborrada Elutxa Txarangak lagunduta. Goizez eta ­arratsaldez Haurrendako ikuskizunak Eltzeta plazan. 12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin. 18:00 Frontoian, esku-pilota partidu profesionalak. 20:00 Herriko taldeen emanaldia Plaza Zaharrean Arratsaldez Elutxa Txaranga kalez kale Arratsaldez eta gauez Dantzadi taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Atsedenaldian Herriko taldeak arituko dira.

 

UZTAILAK 10, igandea

Bikoteen Eguna

11:30 Andra Mari Zahar Etxeko lorategian Nafarroako jotak Voces navarras taldearen eskutik. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta. 11:30 Gorriti eta bere animaliak Bittiriako Plazan.12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean, Elu­txa Txarangarekin. 16:30 Txorotxaranga haurrendako ikuskizuna Plaza Zaharrean. 18:00 Nafarroako jotak Voces navarras taldearen eskutik. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta. 20:00 Txakaindik jeitsiera, Zortziko doinuarekin Arratsaldez eta gauez Iratzar taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.  03:30 Jai-hilak Elutxa Txarangarekin.

 

 

Txosnetan ere egitarau zabala

Ohikoa denez, txosna eremuan ere egitarau zabala prestatu dute.

 

UZTAILAK 6, asteazkena

10:00 gosaria eta txosnen irekiera. 13:00 Preso eta iheslariak sanferminetara kalejira. Gauez, gau jokoak.

 

UZTAILAK 7, ortzeguna

20:30 Buruztanka konpartsaren kalejira. 22:30 Sanfermin Fest: B.I.P., Marmoka eta Dama taldeen kontzertuak.

 

UZTAILAK 8, ortziralea

Egun osoan Peñen eguna.

 

UZTAILAK 9, larunbata

20:00 Hamaika borroka, besta bakarra aldarrikapen elektro-poteoa. 00:00 DJ gaua Tirry&Terirekin.

 

UZTAILAK 10, igandea

22:00 Umore gaua Oskar Estangarekin. Ondotik playback lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun