KorrontziBand kontzertua errepikatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 4a, 09:00
Mila ikusentzule inguru bildu zen ortziral arratsean KorrontziBand emanaldiaz gozatzera, baina hasi eta berehala utzi behar izan zuten.

Euriarengatik bertan behera utzi behar izan zuten uztailaren 1eko emanaldia Lesakan

Uztailaren 1ean, ortziral arratsean hasi ziren Lesakako Musika banda eta Korrontzi taldea bere emanaldia eskaintzen, mila ikus-entzuleren aitzinean, baina bospasei abesti joak zituztenean euriak zapuztu zuen ikuskizuna. Bertan behera utzi behar izan zuten saioa, baina berriz ere eskainiko dute kontzertua, urtea bukatu baino lehen, seguruenik azaro aldera. Beraz, ez da sarrera bota behar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun