KorrontziBand kontzertuaren emanaldi bakarra izanen da uztailaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 30a

Aurtengoan Korrontzi taldearekin ariko da Lesakako Udal musika banda.

Lesakako udal pilotalekuaren gibeleko aldeko aparkalekuan izanen da ortzirale arratseko 10etan

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Musika Bandak Sanferminen aitzineko asteburuan emanaldi berezia antolatu du. Aurtengoa uztailaren 1ean izanen da, Korrontzi euskal musika taldearekin batera, KorrontziBand emanaldia eskainiko dute. Eguraldiaren arabera, kanpoan emanaldi bakarra edo frontoian bi saio egitea zalantza zuten eta hori argitu dute. Emanaldi bakarra eginen dute ortzirale arratseko 10etan hasita Lesakako udal pilotalekuaren gibeleko aldeko aparkalekuan.

 

Lesakako Legarra, Telletxea eta Xagu liburudendetan eta Berako Xuga ostatuan 8 eurotan salgai daude 5 urtetik goitikoendako sarrerak. Horretaz gain, arratseko 8etatik aitzinera sarrerak salduko dituzte takillan eta ateak arratseko 9etan irekiko dituzte. Kontzertua sustatzeko Musika bandako Facebookean bi sarrera bikoitz zozketatuko dituzte, bertan argitaratutako bideoak elkarbanatzen dituztenen artean.
Ea orain, iragarpenak bete eta eguraldiak laguntzen duen ortziral arratsean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun