Korrontzi taldearekin bat eginen du Lesakako musika bandak uztailaren 1eko kontzertuan

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 27a

Korrontzi taldeak joko du aurten Lesakako Musika Bandarekin batera.

Eguraldiak lagunduko balu saio bakarra eginen litzake parkinean eta euriarekin bi saio frontoian 

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Musika Bandak Sanferminen aitzineko asteburuan emanaldi berezia antolatu du. Aurtengoa uztailaren 1ean izanen da, Korrontzi euskal musika taldearekin batera, Korrontziband emanaldia eskainiko dute. Eguraldiak lagunduko balu saio bakarra izanen litzake ortziralean 22:00etan frontoiko aparkalekuan eta euria eginen balu bi saio, 19.30ean eta 22:30ean frontoiaren barrenean. Erabakia ekainaren 30ean, ortzegunean hartuko dute.

 

Lesakako Legarra, Telletxea eta Xagu liburudendetan eta Berako Xuga ostatuan 8 eurotan salgai daude 5 urtetik goitikoendako sarrerak. Kontzertua sustatzeko Musika bandako Facebookean bi sarrera bikoitz zozketatuko dituzte, bertan argitaratutako bideoak elkarbanatzen dituztenen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun