Bortzirietako DYAko laguntzaileak 25 urte beranduago elkartu dira

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 23a, 07:11

Lesakako DYAn laguntzaile aritu zirenak elkarrekin bildu ziren berriz ere, 25 urte eta gero.

Argazkia atera eta Lesakako Kasino jatetxean bazkaldu zuten

Garai batean Lesakan egoitza izan zuen Bortzirietako DYA Bide Laguntza elkarteko hogei bat laguntzailek bere lehen bilkura egin dute, 25 urte beranduago. Eskol Txiki inguruan elkartu eta DYAren kamixetarekin taldeko argazkia atera ondotik, Kasino jatetxean egin zuten bazkaria. Hitzorduan izan zen gaur egun Donostiako DYAko presidente eta bere garaian Lesakan laguntzaile izan zen Xabier Baraze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun