Berako bestetako programako azala aukeratu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 23a, 06:58

Andrea Gouraud eta Nerea Fagoaga herritarren irudi hau paratuko dute bestetako programaren azalean.

Andrea Gouraud eta Nerea Fagoagak irabazi dute 400 euroko lehen saria

Andrea Gouraud Altzugarai eta Nerea Fagoaga Pajares herritarrek elkarlanean egindako lana izanen da aurten Berako bestetako programaren azalean agertuko dena. Lehiaketara hamar lan aurkeztu ziren eta horien artean, beratarren marrazki koloretsua hautatu zuen epaimahaiak. 400 euroko saria jasoko dute.

 

Kontrazalerako, berriz, Iruñeko Yaizzi G-ren lana aukeratu da. Lehiaketa hau 2016ko Berako bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Bestetako Batzordeak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun