Herriko telefono gida berritu du Arantzako Euskara Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 22a, 08:01
Arantzako Telefono Gida berrituaren azala.

300 ale argitaratu dira eta ekain hondarrean banatuko ditu herritarren artean

2009an argitaratu zuen telefono gida Arantzako Euskara Batzordeak. Geroztik, aldaketa dezente egon da herrian, eta gida eguneratzeko beharra ikusi du batzordeak.  Arantzako Udalak sostengatu du ekonomikoki, baita herriko hainbat ostatu, enpresa eta elkartek ere.  

 

300 aleko tirada egin du udalak, eta ekainaren bukaera aldean banatuko ditu herritarren artean. Soberan gelditzen direnak herriko etxean izanen dira, bertze ale bat nahi duen edozeinentzat.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun