Jubenilen taldea berreskuratzeaz gain, infantiletan bi ateratzeko asmoa dute
Gure Txokoa elkartea 2016-2017ko futbol denboraldia antolatzen ari da. Matzada futbol zelaiaren berritzeaz gain, Gure Txokoak jubenilen taldea berreskuratu behar dute. Horretaz gain, jokalari kopuru altua ikusirik, infantil kategorian bi talde ateratzeko aukera planteatu dute, infantil txikiko talde bat eta infantileko bertze bat. Horretarako 2003 eta 2004 urteetan jaiotako haurrak animatzen dituzte. Interesatuta daudenek 679 080 432 telefonora deitu dezatela.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.