Argazki Rallyko sariak banatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 16a, 14:28

Beti Gazteren lehen argazki rallyko saridunak, elkarteko zuzendaritza batzordeko kideekin. Argazkia: Jon Martinez

Patxi Irazabal donostiarrak aurkeztu zuen bildumarik onena eta 150 euroko saria eskuratu zuen 

Lesakako Beti Gazteko argazkilari taldeak lehen aldiz argazki rallya antolatu zuen maiatzaren 22an eta berriki sari banaketa egin du. 

 

Rallya­ren hasieran jakitera emanen ziren lau gairen inguruko argazkiak aurkeztu zituzten parte hartu zuten 15 argazkilariek. Bilduma onenari 150 euroko eta diplomako saria Patxi Irazabalek eskuratu zuen eta burdina gaiaren inguruko argazki onena ere berak aurkeztu zuen (75 euro). Ura gaiari buruzko argazki onena Antonio Valenciak aurkeztutakoa izan zen, espresioak gaiaren ingurukoa Josu Tebas-ena eta udaberria gaitzat hartuta, Omar Igual-ena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun