Haurrentzako antzerkia da eta mamiari dagokionez, Ongi Etorri baserriko Kattalin herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Adorez bete eta Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako harrapatuta gelditu daitekeela jakin. Hemendik aintzinera, Kattalin mitologian murgilduko da haziko den Azken Eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu. Baita Gaueko beldurgarria ere. Abentura dibertigarria izanen da, eta txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena uztartuko dituzte, euskal kultura landuz. 18:00etan hasiko da eta eguraldi txarra eginez gero, frontoian izanen da.