Doneztebe eta Donostia arteko azken etapan familia izan zuen animatzen Hondarribian, Guadalupen Jaizkibel aldera eta azkenean Donostiako belodromoan argazkia atera zuten elkarrekin. Proba gogorra izan zen, ez baitzuen lo egiteko aukerarik ere izan eta anaiak asistentzia egin zion: «Asistentzia ere oso gogorra izandu zen, 7 etapatan antolatua zen eta nere helburua etapaz etapa anaia eta nere bizikletaz arduratzea zen, lo egin gabe».
Aipatzekoa da taldeka, Enbaxadoreak kategorian hirugarren izan zela Doneztebeko Erreka taldea, Igor Agesta, Ibai Ordax eta Sergio Morate txirrindulariekin. Hamabosgarren izan ziren sailkapen orokorrean.