Haurraren Eguna ekitaldiz betea dator aurten ere Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 15a, 08:18

Igande eguerdian ipuin topaketa eginen dute plazan.

Landagain Eskola, udala, Guraso Elkartea eta Altxata elkartearen artean antolatua ortziralean eta igandean 

Bertze urte batez Etxalarko Landagain eskola, udala, Guraso Elkartea eta Altxata elkartearen artean antolatu dute Haurraren Eguna Etxalarren.

 

Azken urteetan bezala, ortziralean, ekainak 7, 11:00etatik 13:00etara Landagain eskolako ateak irekiko zaizkio herriari, ikasleek zuzendutako erakusketa eta zerbait gehiago (sorpresa) eskaintzeko.

Igandean berriz, eskola 10:15etik 12:00etara irekiko da nahi duenak erakusketa ikusteko. 12:30ean plazan XXVIII. ipuin topaketa eginen da eta ondotik Guraso elkarteak antolatutako bazkaria izanen da frontoian. Udalaren eskutik goizean trikitilariek giroa alaituko dute eta arratsaldeko 15:30ean 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Bertsolharitza ikuskizuna izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun