Leire Etxeberria iraizoztarraren kartelak iragarriko du aurtengo Arantza Rock

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 14a, 09:52
Leire Etxeberriaren kartela aukeratu dute Arantza Rock iragartzeko.

Hamaika proposamenen artean berea aukeratu du Arantzako Gazte Asanbladak

Abuztuaren 20an eginen den Arantza Rock jaialdiaren 21. edizioak badu kartela. Leire Etxeberria iraizoztarrak egindakoa, hain zuzen. Arantzako Gazte Asanbladak antolaturiko I. Kartel Lehiaketan berea aukeratu baitute.

 

Guztira hamaika proposamen aurkeztu dira lehiaketara eta Gazte Asanbladako kideek kartel lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete: «lan ederrak aurkeztu baitituzte eta eurei esker lehiaketa arrakastatsua izan da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun