2016-2017 ikasturterako bi irakaslerentzako lan eskaintza egin du Lesakako Tantirumairu ikastolak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 14a, 09:04

Eskariak ekainaren 18a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Tantirumairu ikastolak 2016-2017 ikasturterako bi irakasle kontratatzeko lan eskaintza egin du. Eskariak eta dokumentazioa ekainaren 18a baino lehen igorri beharko dira ikastolara.

Alde batetik Haur Hezkuntzarako irakaslea behar dute. Irakasleak Haur Hezkuntzako gradua edo baliokidea, eta EGA edo euskara C1 mailako titulaziok izan beharko ditu. Heur edo Lehen Hezkuntzan esperientzia eta Hezkuntza Premia Berezietan formakuntza eta esperientzia ere baloratuko dira.

Bertzetik, Lehen Hezkuntzako tutorea-ingeleseko irakaslea ere behar dute. Lehen Hezkuntzako gradua edo baliokidea, ingeleseko titulazioa eta EGA edo euskara C1 maila eskatuko zaizkio eta Lehen Hezkuntzan esperientzia eta Ikastolen Elkarteko “Eleanitz English” metodoan prestakuntza eta esperientzia baloratuko dira.

Dokumentazioa ekainaren 18a baino lehen bidali behar da honako helbide honetara:

Tantirumairu Ikastola

Arretxea, 13 LESAKA – 31770

idazkaritza@tantirumairu.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun