XXXIII. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 13a, 08:20

XXXIII. Txoko-Txiki lehiaketako saridunak.

Ekainaren 10ean egin zen ekitaldia, bertso antzeztuak eta bapateko saioaren ondotik

Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXIII. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 10ean. Giroa berotzeko, ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, Master Chefen inguruko bertso antzerkia eta oinak emandako bapateko saioa, Estitxu Arozenaren gidaritzapean. Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera, Irain eskolakoek ere lehiaketan parte hartu dutenez, hauek ere hurbildu ziren sari banaketara eta emanaldira.

 

Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan Maddi Hoyos Eguzkiagirre, ‘Sirena itsas azpian’ ipuinarekin; bigarren mailan, Saioa Orbegozo Arzuaga, ‘Itsasoko arrantzalea’ ipuinarekin; hirugarren mailan, Ibon Ruiz Sarasola, ‘Josu Itsasoan’ ipuinarekin; laugarren mailan, Lexuri Arotzena Portu, ‘Liliren perlak’ ipuinarekin; bosgarren mailan Ainhize Garro Lasheras, ‘Itsasoko lamia’ ipuinarekin; eta seigarren mailan, saria Irain eskolako Jontxu Urrosolo Elgorriaga, ‘Itsasoak babestuko zaitu’ ipuinarekin eta aipamena Maddi Igoa Apezetxearentzat, ‘Piraten uhartea’ ipuinarekin.

Ipuinen ilustrazio lehiaketan hauek izan ziren saridunak: Eñaut Arburua Porturen ‘Gorritxo’ (lehen maila), Peru Urra Yécoraren ‘Pantera beltza’ (bigarren maila), Onintze Iparragirre Irigoienen ‘Izarrak’ (hirugarren mailan), Ekiñe Salgado Soloren ‘Ponia’ (laugarren maila), Markel Erkizia Conderen ‘Gol!!!’ (bosgarren maila) eta Naroa Garbisu Etxabideren ‘Koala’ (seigarren maila).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun