Lesakako Abesbatzak kontzertua eskainiko du Igantzin ekainaren 11n

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 10a

Lesakako Abesbatzak Igantziko elizan kantatuko du larunbat arratsean.

Larunbat arratseko 9etan, elizan Nafarroako Gobernuaren 400/1000 programaren barrenean

Lesakako Abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 11n, larunbat arratseko 9etan Igantziko elizan, Nafarroako Gobernuaren 400/1000 programaren barrenean.

 

Kultur programa hau ekainaren 3a eta 25a artean gauzatzen ari da eta mila bizilagun baino guttiago dituzten Nafarroako zenbait herritan egiten ari diren berrogei kultur jarduera baino gehiagok eratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun