Bart gauerdian ailegatu da Joseba Aranibar Berara

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 10a

Senide eta lagunek ongi-etorria egin zioten Joseba Aranibarri ortzegun gauean Espidobaitan.

2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Donibane Garazin eta zazpi urte geroago Espainiaratu egin zuten Herrerako espetxean zegoen preso, otsailean epaitu zuen Auzitegi Nazionalak, eta ebazpenaren zain zegoen. Ortzegun honetan erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak behin behineko askatasuna ematea eta libre gelditu da epaiketa egin arte. Ortzegun arratsaldean atera zen espetxetik eta gauerdi aldera ailegatu zen Berara. Senide eta lagunek ongi-etorria egin zioten Espidobaitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun