Txostenak eskaera sinplea eta argia dakar: Lesakako Udalak Nafarroako euskararen legea bete dezala, bi hizkuntza ofizialak gutxienez maila berean paratuz. Horretarako, euskara plana berreskuratu dezala, edo bestela berria diseinatu eta paratu dezala martxan.
Anixe Elkartea, Arkupe Elkartea, Arrano Elkartea, Bihotzkada Kolektiboa, Bortzirietako Bertso Eskola, Bortzirietako Euskaltegia, Bortzirietako Gorriak Kultur Elkartea, Buruztanka Gaztetxea, Eskulan Taldea, Giltzarri Abesbatza, Irain Eskolako irakasleak, Jubilatu eta Pentsionisten San Fermin Elkartea, Kalera rock taldea, Kanka musika taldea, Lagunekin Jolasean aisialdi eta kultur elkartea, Lesakako Erraldoien Konpartsa, Lesakako Zerbitzuen Elkartea, Otxogorrienea Guraso Elkartea, Parekide, Sasoia Antzerkia, Sokatira taldea, Tantirumairu Kultur Elkartea, Mairu Antzerki Taldea, Lesakako Txistulari Taldea, Basurde elkartea, Txamukos Mariatxiak eta Estu&Larri musika taldea dira eskaeraren sinatzaileak.