Igantziko Udala kudeatuko duen batzordea izendatu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 9a, 08:13

Zazpi lagunek osatzen dute eta beraien artean aukeratuko dute alkatea

2015eko udal hauteskundetan ez zen zerrendarik aurkeztu Igantzin. Hortaz, lehengo legealdiko udal ordezkariak ari ziren jardunean, orain arte. Izan ere, ekainaren 8an Nafarroako Gobernuak hartutako akordioan, Igantziko udala kudeatuko duen batzordea izendatu zuten. Zazpi pertsonek osatzen dute eta beraien artean izendatuko dute presidentea, hau da, Igantziko alkatea izanen dena.

Joseba Sarasola Salegi, Juan Carlos Unanua Navarro, Aiert Retegi Telletxea, Raquel Migelena Telletxea, Manuel Telletxea Iparragirre, Jone Urtxegi Dorronsoro eta Ana Jose Irigoien Etxebeste dira Gobernuak izendatutako zazpi pertsonak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun