Lesakako XIII. Mendi Itzulia ekainaren 12an eginen da

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ekainaren 8a

Bi ibilbide izanen ditu aukeran Lesakako Mendi Itzuliak, inguru ikusgarrietatik.

32 eta 23 kilometroko ibilbideak izanen ditu aukeran 

Lesakako Mendi Itzulia hamahirugarren urtez antolatu du Beti Gazte elkarteak, Udalaren etaMendi eta eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren laguntzaz. Ekainaren 12ean, igande goizeko 7:00etatik 7:30era abiatuko dira mendizaleak eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran. 

 

Laburrena, 23 kilometro luze eta 1.200 metro desnibela duena, plazatik abiatu eta Piedad, Unanu eta Elutxan barna igaro ondotik Ikatzulon barna jautsiko da herrira, berriz ere plazan helmugaratzeko.

Luzeenak, 32 kilometro luze eta 1.900 metro desnibela duenak, ibilbide beretsua izanen du, baina Elutxatik Bianditzera igoko da oraindik ere eta San Antonea jautsi eta Agiñara igo ondotik, ibilbide laburrarekin bat eginez Ikatzulon barna jautsiko da herrira.

Izen ematea egin daiteke www.mendizmendi.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun