Ibardingo lehen Auto Igoera eginen dute ekainaren 11n

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 8a

Larunbat arratsaldeko 2etan eginen dute lehen entrenamendu saioa. 12:30erako itxiko da errepidea.

Nafarroako mendiko txapelketarako, Nafarroako junior mailako mendiko txapelketarako eta Renault Turbo Koparako puntuagarria izanen da

Ekainaren 11n eginen da Ilargi Sport eskuderiak lehen aldiz antolatutako Ibardingo Auto Igoera. Nafarroako mendiko txapelketarako, Nafarroako junior mailako mendiko txapelketarako eta Renault Turbo Koparako puntuagarria izanen da. Larunbat eguerdiko 12:30ean itxiko dute errepidea eta 14:00etan eginen dute lehen entrenamendu saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun